ESKALA

Eskala erlazio matematikoa da: gauzen dimentsio errealaren eta mapa edo plano batean errealitatea adierazten duen marrazkiaren dimentsioaren arteko erlazioa, hain zuzen. Erlazio hori konstantea izan daiteke, hau da, mapa osokoa. Mapan hiri oso bat adierazteko, gauzen arteko distantzia zenbaki berarekin zatitu dezakegu beti (1000rekin, adibidez). Era berean, mapa bati begiratu eta eskala baldin badakigu, erregela bat eta hiruko erregela erabilita jakin ahal izango dugu aukeratutako bi punturen arteko distantzia.

Eskalak adierazten digu zer nolako erlazioa dagoen errealitateko distantzien eta mapan adierazitako distantzien artean. Mapetan, bi modutan adieraz daiteke eskala:

Eskala grafikoa

eskala_grafikoa.JPG

Mapa gaienan agertzen da eta segmentutan banatutako zuzena da. Zifrek adierazten digute zenbateko neurria duen segmentu bakoitzak errealitatean.


Zenbakiko eskala

Zatiketa baten bidez adierazten da.Zatikizunak mapako diztabtzia zentimetrotan adierazten du eta zatitzaileak, diztantzia hori errealitatean zenbatekoa den.

1:200.000

Mapako zentimetro bakoitza 200.000 cm adierazten du, hau da, 2.000 metro = 2 Kilometro.


ejemplo_eskala_222.jpg

eskalabuena.JPG

Goiko irudian agertzen den mapan kalkula dezakegu duen eskala. Horretarako jakin behar dugu beneteko distanztia eta regla baten bitartez, mapak adierazten duena.

New York-etik Calcutara dagoen distantzia 14.400 km-koa da eta gure mapan 45 cm-koa bada, egin behar duguna zera da:

calculo1.JPG

Zentimetro bat gure mapan 320 Kilometro izango dira errealitatean hau da 320.000 metro = 32.000.000 zentimetro. Horrexegatik gure mapa izango duen eskala sera izango da:

1:32.000.000


Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 12, 2012 8:35 am. Edizio guztiak: 5.