ZIRKUNFERENTZIA

Zirkunferentzia

Kurba lau itxia, bere puntu guztietatik zentro izeneko punturainoko distantzia berdina duena.

zIRKULU_ADA.png

Zirkunferentziaren elementuak

- Zentroa: Zirkunferentziako puntu guztietatik distantzia berberera dagoen puntua da .
- Diametroa: Zentrotik pasatzen den korda da.
- Erradioa:Zirkunferentziaren edozein puntu eta zentroa lotzen dituen zuzenkia da. Diametroaren erdia da.
- Korda: Kurba baten bi puntu lotzen dituen segmentua da.
- Arkua: Zirkunferentziaren bi punturen arteko zirkunferentzia zatia da, bi puntu horiek edozein direla.
- Zirkunferentzierdia: zirkunferentziaren erdia hartzen duen arkua.

Bi zirkunferentzia izan daitezke:
- Zentrokideak: Zentro bera duten zirkunferentziak dira.

cir_ada.png

- Eszentrikoak: Zentro desberdina duten zirkunferentziak dira.
ezcentr.jpg

- Ebakitzaileak: Puntu komun bat (edo gehiago) duten bi zirkunferentzia.
external image circun2.gif
- Ukitzaileak: Puntu bakar batean elkar ukitzen dutenean.
external image 34Tangencias.gif

Zirkunferentziaren luzera.

Edozein zirkunferentziaren luzera diametroarekin zatitzen badugu, hiru baino apur bat handiagoa den balio finko bat lortuko dugu: 3,1415926... Zenbaki hori π (pi) letra grekoarekin izendatzen da, eta infinitu zifra hamartar ez periodiko ditu.
L zirkunferentziaren luzera (edo perimetroa) eta D diametroa badira, hau betetzen da: L=πD. Erradioaren bikoitza da diametroa; beraz:

luzera_zirkunferentzia.png

Zirkunferentzia arkuaren luzera

Eman dezagun zirkunferentzia arku batek n graduko zabalera duela. Arkuaren luzera kalkulatzeko, kontuan izango dugu 2πR perimetroari 360º dagozkiola, eta proportzionaltasun zuzeneko erlazio batekin ari garenez, hau beteko da:

luzera_arkua.png
external image Circle_sector.png

Zirkulua eta irudi zirkularrak


zikuliu_ada.png

Zirkulua.
Zirkulua zirkunferentziak inguratzen duen eremu laua da.
Modu zehatzago batean esanda: eremu lau bat da O zirkunferentziaren zentroko zirkulua, O-tik erradioa baino distantzia txikiagora edo berdinera dauden puntuak biltzen dituena.
Zirkuluak, beraz, bai zirkunferentziaren barnepuntuak bai zirkunferentziaren beraren puntuak ere biltzen ditu. Zirkunferentzia da zirkuluaren "muga".
Zirkuluaren zentroa, erradioa eta diametroa defini daitezke: zirkunferentziaren zentroa, erradioa eta diametroa dira.

Irudi zirkularrak.


Hainbat irudi zirkular osatzen dituzte erradioek, kordek eta zirkunferentzia zentrokideek.

Sektore zirkularra bi erradiok mugatzen duten eremua da.
sektorea_ada.png

Segmentu zirkularra korda batek mugatzen duen zirkuluaren eremua da. Zona zirkularra bi korda paralelok mugatzen duten eremua da.
segmento_zonazirku.png

Koroa zirkularra bi zirkunferentzia zentrokidek mugatzen duten eremua da. Koroa zirkular bat bi erradiorekin ebakitzen badugu, sortzen den eremua trapezio zirkularra da.
koroa_trapezio.png



Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Apr 17, 2015 4:01 am. Edizio guztiak: 10.