home-48.png

ZENBAKI LEHENAK

Zenbaki lehenak eta konposatuak. Kasu bereziak: 0 eta 1: Zenbakiek zenbat zatitzaile dituzten aztertzean, hau ikus dezakegu:
• 1 zenbakiak baino ez dauka zatitzaile bakarra; hori dela eta, oso zenbaki berezia da.
• 0 zenbakiak infinitu zatitzaile ditu, zenbaki guztiak baitira 0ren zatitzaileak. 0 ere zenbaki berezia da.
Zenbaki lehenak dira bi zatitzaile baino ez dituztenak: zenbakia bera eta 1.
Zenbaki konposatuak dira bi zatitzaile baino gehiago dituzten zenbakiak. Konposatuak dira ohikoenak.

Nola lortu zenbaki lehenak : Ez dago modu zuzenik zenbaki lehen guztiak sistematikoki lortzeko.
Zenbaki bat lehena dela baieztatzeko, frogatu beharko dugu ez dela bera baino txikiagoak diren zenbaki lehenen multiploa; praktikan, nahikoa da zenbakiaren erro karratua baino txikiagoak direnekin bakarrik probatzea.

Lehenengo zenbaki lehenak lortzeko prozedura bat Eratostenes-en bahea da.

• 2tik aurrerako zenbaki arruntak jartzen dira. Normalean, lehenengo ehun zenbaki arruntak hartzen dira.
• 2 zenbakiarekin hasiko gara: lehena denez, utzi egingo dugu; 2 horretatik hasita, binaka zenbatuko dugu, eta zenbaki bikoiti guztiak kenduko ditugu.
• Geratzen zaigun lehenengo zenbakia 3 da: utziko dugu, eta 3 zenbakitik hasita 3ren multiploak diren zenbakiak kenduko ditugu.
• Ezabatu gabe geratzen zaizkigun zenbakietan lehenengoa 5 da: utziko dugu, eta 5 zenbakitik hasita 5en multiplo diren zenbakiak kenduko ditugu.
• Horrela eman behar ditugu pauso guztiak: ezabatu ez dugun zenbaki bat aurkitzen dugunean, zenbaki hori utzi, eta hortik aurrera zenbaki horren multiploak direnak kenduko ditugu. Azkenean, zenbaki lehenak baino ez ditugu izango ezabatu gabe.

Zenbaki baten deskonposizio faktoriala: Zenbaki bat faktoreetan deskonposatzea da faktore lehenen biderketa modura adieraztea.
• Zenbaki bat faktoreetan deskonposatzeko, zatitzaile duen lehenengo zenbaki lehenarekin zatituko dugu.
• Lortutako zatidura, zenbakiaren azpian ipiniko dugu.
• Ahal den beste aldiz, lehenengo zenbaki lehen berarekin zatituko dugu.
• Zenbaki lehen horrekin gehiago zatitu ezin denean, posible den hurrengo zenbaki lehenarekin zatituko dugu zatidura.
• Horrela jarraituko dugu zatidura 1 izan arte.
• Bukatzeko, zenbakia faktore lehenen berreketen biderketa modura adieraziko dugu.



Nola aurkitu zenbaki lehena : Erastotstenesen bahea

eratoste.gif


Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 20, 2012 8:45 am. Edizio guztiak: 3.