home-48.png

Nombre.jpg



Ehunekoak

Ehunekoa eguneroko bizitzan erabiltzen dugun adierazpen matematikoa da. Bestaldetik, hedabideetako informazio asko ehunekoetan adierazita datozen hainbat datuek osatzen dute. Adibidez, nork ez du hurrengoa entzun?:
"%10aren deskontua etxeko gai guztietan" edo "Langabezia %0,15 igo da azken hiruhilabetean". Ehunekoa kopuru batek beste batekiko duen proportzioa da eta 100 zatietatik hartzen dugun kopurua adierazten du.

Ehunekoa

Familia batek etxe bat erosteko bere aurrezkien %45a inbertitzen duela esaten dugunean, aurreztutako 100 euroetatik 45 gastatzen duela esaten ari gara.
ehuneko07.png


Edozein ehuneko zatiki edo zenbaki hamartarretan adieraz daiteke eta, era berean, edozein zatiki edo zenbaki hamartar ehunekoetan adieraz daiteke.


ehuneko00.png



Ehunekoaren kalkulua

Portzentaia edo ehunekoa bilatzeko bi forma daude:

1.Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoak adierazten duen zenbakiarekin biderkatu eta emaitza zati 100 egingo dugu.
Adibidea:
240 ikasle duen eskola batean %20ak kirola egiten du. Zenbat ikaslek egiten dute kirola? Erantzuna jakiteko 240 bider 20 egin eta emaitza zati 100 dugu:
ehuneko04.png
Beraz, 240 ikasletik %20a = 48 ikasle.

2.Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoaren adierazpen hamartarrez biderkatuko dugu.
ehunekoadibide.png
Aldakuntzak: gehikuntzak eta beherapenak

Gehikuntzak

Kopuru handiagoa lortzeko asmoz kopuru bati ehuneko bat eransten diogunean gehikuntza bat egiten ari gara.

Adibidea:
ehuneko05.png


Beherapenak

Kopuru txikiagoa lortzeko helburuz, kopuru bati bere ehuneko bat kentzen diogunean beherapena egiten ari gara.

Adibidea:
ehuneko06.png



1eko hainbeste eta 1000ko hainbeste

Ehunekoa 100etik hainbat zatiren proportzioa denez gero, bateko hainbeste eta milako hainbeste 1etik eta 1000tik hainbat zatiren portzentaia izango da, hurrenez hurren. Ehunekoa, batekoa edo milakoa soilik portzentaia adierazteko forma desberdinak dira.

Gauza bera esaten ari gara pastel bat 100 zatitan banatu eta 25 hartzen direla edo 0,25a hartzen dela esaten dugunean, edota 1000 zatitan banatu eta 250 hartzen direla esaten badugu. Beraz, 0,25, %25 edo milako 250 adierazpen baliokideak dira eta gauza bera esanahi dute.