DEFINIZIO BATZUK

GeometrĂ­a: Puntu, zuzen, kurba, gainazal eta bolumenen arteko erlazioak aztertzen dituen zientzia matematikoa.
Gainazal: Espazioan bi norabidetan hedatzen den forma geometrikoa, gehienetan kurbatua. Bere neurria Azalera. Adib. Silarri baten aurpegiak (aldeak)
Bolumena: Gorputz batek mugatutako hiru dimentsioko espazioaren neurria; gorputza bera. Adib. Silarri bat. Bola bat. Enbor bat.
Lerroa: Alboko bi elementu bereizten dituen marra erreal edo irudizkoa; azalera bat mugatzen duena. Adib. Silarri baten ertza.
Puntua: Dimentsiorik ez duen espazioko elementua, bi zuzenen ebakiduraz adierazten dena. Adib. Silarri baten erpinak.


Geometriak bi atal nagusi ditu:
  • Geometria laua, irudi lauak ikertzen dituena, hau da, elementu guztiak plano berean dituzten irudiak.
  • Espazioko geometria, elementu guztiak plano berean ez dituzten irudiak ikertzen dituena.

Irudi geometrikoa: bolumen eta gainazalen edozein adierazpena da.

Axioma: Arrazonamendu matematiko, dedukzio-sistema edo zientzia baten abiapuntuan ezartzen den printzipio edo hipotesia, erabaki arbitrario edo formal baten ondotik hartzen dena. Frogarik gabe onartzen den printzipio nabari eta frogaezina.

Teorema: Axiometatik dedukzio-arauen bidez ondorioztatzen den eta frogaturik gelditzen den adierazpen edo proposizioa.

Problema: Emandako hainbat datuz baliaturik, emaitza egokia aurkitzeko eskatzen duen ariketa.

Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena da angelua.

Zirkunferentzia: Kurba itxi eta laua da eta bere puntu guztiak zentro deitzen den puntutik distantzia berera daude.

Zirkulua: Zirkunferentziak itxitako planoaren zatia da.





Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Apr 21, 2012 1:47 pm. Edizio guztiak: 5.