44.png



BURUHAUSLEAK



1
HIROIMONO: joko japoniar tradizional honen itzulpena "zerbait jaso" da. Berez taula baten gainean eta harri beltz bat eta zuri batzurekin jokatzen da. Hartu papera eta boligrafoa eta ondorengo marrazkia kopiatu ezazu:

1.jpg



1etik hasi eta beste harri zuri guztiak jaso behar dira, arau hauek jarraituz:
• Soilik horizontalean eta bertikalean mugi zaitezke
• Pasatutako lekuetatik hartu behar dituzu harriak (ezin duzu harri bat jaso, oraindik jaso gabeko beste baten gainetik pasatu behar baduzu)
• Ezin zaitezke bide beretik itzuli harria jaso ondoren
• Norabidea harria jasotako puntuan soilik aldatu daiteke
(harri bat jasotakoan, borobilaren barruan zenbatgarrena den idatziz joan)

2
Osatu lauki zuriak zifra bakarreko zenbaekin, ondorengo arauak jarraituz:
  • diagonalaren azpiko zenbakia, zutabe zuriko zenbakien batuketa da
  • diagonalaren gaineko zenbakia, hilera zuriko zenbakien batuketa da


2.jpg



3

Osatu hutsuneak 1etik 9rainoko zenbakiez, errepikatu gabe eta berdintza betetzen dutelarik. Zenbakitzaileak biderkatzen ari dira eta emaitza 1 da


3.jpg


4
Lortu 100 zenbakia, oinarrizko eragiketa aritmetikoen bidez (+, -, x, : ), 1etik 9rako zenbakiak erabiliaz. Zenbakiek zifra bat edo gehiago izan ditzakete baina beti ondoz ondokoak izanik. Elkartze propietatea erabili daiteke:
• Lortu 100 zenbakia, 1-etik 9-rainoko zifrak errepikatu gabe eta zentzu gorakorrean erabiliz, +, -, eta x eragiketen bidez
• Lortu 100 zenbakia, 9-tik 1-erainoko zifrak errepikatu gabe eta zentzu beherakorrean erabiliz, +, - eta x eragiketen bidez
• Lortu 100 zenbakia, 1-etik 9-rainoko zifrak zentzu gorakorrean erabiliz, soilik + eta - eragiketen bidez
• Lortu 100 zenbakia, 9-tik 1-erainoko zifrak zentzu beherakorrean erabiliz, soilik + eta - eragiketen bidez

5
Zauden tokitik txirrina jotzera iristeko, taulako laukitxo guztietatik pasatu behar duzu behin bakarrik, ahalik eta mugimendu kopuru txikiena eginez (<16). Edozein norabidetan mugi zaitezke, nahi adina laukitxo.

4.jpg


6

Aurkitu letra bakoitzaren zenbakizko balioa, batuketen emaitza bete dadin


16.jpg




7
Osatu hutsuneak 1etik 14rainoko zenbakiak erabiliz, poligonoaren alde bakoitzeko 3 zenbakien batura beti 26 izanik

19b.jpg



8
Herria txukun mantentzen laguntzeko asmoz, udalak 15 zaborrontzi berri jarri behar ditu. Horretarako herriko planoa laukitxotan zatitu eta zenbakiak idatzi dituzte batzuetan. Zenbaki bakoitzak, laukitxo horren hilera eta zutabean guztira egongo diren zaborrontzi kopurua adierazten digu. Aurkitu al ditzakezu kokaleku horiek?


6.jpg




9

KARRATU MAGIKOAK (zutabe, hilera eta diagonal guztien batura berdina)
Osatu 3x3ko karratu magikoa, batura beti 15 dela jakinda

karratu.png



10
Osatu taula bitxi hau, adreilu bakoitzaren balioa bere azpiko bien batura dela jakinda

8.jpg




11

Idatzi "zortzi milioi" kopurua soilik lau zortziko erabiliaz

12
Nola lortuko zenuke 1000 zenbakia, 9-a bost aldiz erabiliaz?

13
Bi zuzenen bitartez, ordulariaren zirkulua hiru zatitan banatu behar duzu, baina kontuz, zati bakoitzean geratzen diren zenbakien baturak berdina izan behar du kasu guztietan


9.jpg


14

Marraztu irudia arkatza paperetik altxatu gabe

10.jpg



15

Marraztu irudi geometriko bat zortzi zotzez, zeinetan 2 lauki eta 4 hiruki agertzen diren

16
10 txanpon ditugu. 3 tokiz aldatu eta lortu alderantzizko irudia

11.jpg


17
Lotu 9 puntuak 4 zuzenen bitartez, arkatza paperetik altxatu gabe eta bi aldiz toki beretik pasa gabe

12.jpg


18
Lotu 16 puntuak 6 zuzenen bitartez, arkatza paperetik altxatu gabe eta bi aldiz toki beretik igaro gabe

13.jpg



19
Zatitu ilargia 6 zatitan, 2 zuzen erabiliz

14.jpg


20
Marraztu irudi honen barruan 2 lauki, bertako puntu guztiak besteengandik bananduta gelditu daitezen

15.jpg



21
Errementari bati 5 zatitan banatutako kate bat eraman diote, berriro lotu eta kate bakarra osatzeko eskatuz. Zati bakoitzean 3 kate-maila ditu.
Lanean hasi aurretik, ireki beharko dituen kate-maila kopurua kalkulatzen ari da.
Zein da ireki eta gero itxi beharko duen kate-maila kopuru txikiena?