pencil.png



msword.png
EBASTEKO PROBLEMAK

Herriko plazan bazkaria antolatu dute eta prestaketa lanetan ari direnak, 2m-ko luzera duten eserlekuak hormaren kontra jarri behar dituzte. Zenbat eserleku sartuko dira hormak 16 m neurtzen baditu?



Lagunentzako 4 l laranja zuku prestatu ditut. Edalontzi bakoitzean ¼ l sartzen bada, zenbat lagunentzako zukua edukiko dut?



Miren egunero igerilekura joaten da entrenatzera eta igerian 10 luze egiten ditu. Igerilekuak 50 m-ko luzera badauka, zenbat metro egiten ditu igerian Mirenek astero?



Eneritz esnea erostera joan da dendara. 6 litro eskatu ditu eta hiru botila eman dizkiote. Ba al dakizu zer edukiera duen botila bakoitzak?



Egin zerrenda bat egunero-egunero erabiltzen dituzun magnitudeekin. Zertarako da? Zein da bere neurri unitatea?



Martak aurreztuta duen diruaren 3/4 bidaia batean gastatu du, eta gainerakoaren 2/3, arropa erosten. Aurreztuta zuenaren zenbateko zatikia geratu zaio?


Urtegi bat, udararen hasieran, beterik zegoen. Uztailean edukieraren 3/7 galdu du, eta abuztuan, geratzen zenaren 3/4. Zenbateko zatikia izango du irailaren hasieran


Bi litro eta laurdeneko leungarri-botila batek 3/40 litroko edukiera duen tapoi dosifikatzailea du. Zenbat dosi ditu botila horrek?



Bi litro eta laurdeneko leungarri-botila batetik, dosifikatzailea erabiliz, 30 dosi atera ditzakegu. Litroren zenbateko zatikia izango du dosi bakoitzak?



Leungarri-botila batek 3/40 litroko edukiera duen tapoi dosifikatzailea du. Zenbateko edukiera du botilak, kontuan hartuta 30 tapoi betetzen dituela?

Robertok 5 urrats emanda 4 metro egiten ditu. Metroaren zenbateko zatikia egingo du urrats bakoitzean? Eta 100 urratsetan?


Anderrek 100 urrats eman ditu 80 metro egiteko. Metroaren zenbateko zatikia egiten du urrats bakoitzean?


Erosketa batzuk egin ditugu eta %6ko tasa ezarri ondoren 34,5€ ordaindu ditugu. Zenbat zen erosketaren tasarik gabeko prezioa?

Merkatari batek 1 650 litro olio erosi ditu 1,65 eurotan litroa. Istripu batean 270 litro galdu zaizkio, baina hala ere salmentan % 13 irabazi nahi du. Zenbaten saldu beharko du gelditzen zaion olio litro bakoitza?



Liburu saltzaile batek banatzaile bati liburuak erosi dizkio. % 20 ko deskontua lortu du eta liburu bakoitza 12 €-tan utzi dio. Aurki ezazu liburu bakoitzaren egiazko prezioa




2,35 kg laranjazko gozoki, 1,75 kg limoizko gozoki eta 2,90 kg marrubizko gozoki nahasi ditugu. Zenbateko pisua du nahasteak?


Paulek 1,64 m-ko altuera zuen iaz garai hauetan. Orain 1,703 m-ko altuera du. Zenbat hazi da urtebetean?


876 litroko ur-depositu batekin 584 botila berdin bete dira. Zenbateko edukiera du botila batek?


3,185 kg-ko gazta batetik 0,43 kg-ko eta 0,255 kg-ko bi zati saldu dira. Zenbateko pisua du saldu gabe geratu den gaztak?



Bi litroko freskagarri botila batekin litro laurdeneko hiru edalontzi eta 0,8 litroko pitxer bat bete dira. Zenbat litro geratzen dira botilan?


Amaiak 80
ditu. Merkatura joan eta, frutategian 15,35 gastatu ditu; arrandegian, 23,15 eta harategian, 32,4 . Zenbat diru gastatu du guztira? Zenbat geratzen zaio?


Anek 12
zituen diru-zorroan. Diruaren bi heren ahizpari opari bat erosten gastatu du. Zenbat kostatu zaio oparia?


Gure amak pizza bat egin du. Nik jan dut, eta arrebak, . Pizzaren zer zati jan dugu biok guztira?


Martak bi dozena bonboi erosi ditu. Lehengusinari seiren bat eman dio, eta nebari, beste hainbeste. Zenbat bonboi geratzen zaizkio?



Ikasgelako ikasleen lau bostenek ez du betaurrekorik. Guztira 30 bagara, zenbat ikaslek dituzte betaurrekoak?


Hiru kilo laurden gazta 9
kostatu da. Zenbatean dago kiloa?


Zinema batek 240 eserleku ditu. Sarrera bakoitzak 6,50 euro balio du, eta sarreren 7/10 saldu da. Zenbat diru bildu dute?


Ur-depositu batetik, lehenengo, edukiaren 4/10 atera da eta, ondoren 5/10. Adierazi zatiki baten bidez zenbat ur atera den depositutik, eta zenbat geratzen den deposituan.




Paseatzera atera baino lehen, Karlosen bizikletaren kilometro-markagailuak 84 600 m markatzen zuen. 11,9 km-ko ibilaldia egin zuten. Zenbat markatzen zuen kilometro-markagailuak etxera bueltatzean?


Mirenek 1 m eta 56 cm-ko altuera zuen. Urtebetean, 8 cm hazi da. Zenbateko altuera du gaur egun?


Amaiak 1 m eta 69 cm-ko altuera du, eta Jonek, 1,74 m-koa. Zein da bien arteko aldea?


Luisen eta Martaren etxeen artean 5 km eta 8 dam-eko distantzia dago. Elkartzen diren bakoitzean, bidearen erdian geratzen dira. Zenbat metro egiten ditu bakoitzak?



Zenbat kilogramo daude lau tona eta erdian? Eta 12,8 tonatan?


Hutsik dagoen kamioi batek 2,890 tonako pisua du. Zenbateko pisua izango du 45 kg-ko 72 zaku badaramatza?



Gotzonek 1 kg eta 180 g limoizko eta marrubizko gozoki eta 3 hg eta 48 g mendazko gozoki nahasi ditu. 8 poltsatan banatu ditu. Zenbat gramoko pisua du poltsa bakoitzak?


K.a. 530 urte inguruan, Pitagoras matematikari ospetsuak eskola sortu zuen Greziako uharte batean. Zer mendetan sortu zuen?


Bideo-kamera batean ordubeteko zinta bat jarri da. Orain arte 2 945 s grabatu badira, zenbat denbora geratzen da grabatzeko?




Eiderren erlojuak hamabi ordu, hamabost minutu eta hogei segundo markatzen du. Monikarekin arratsaldeko ordu bietan elkartzekotan da. Zenbat denbora falta da, biak elkartzeko?



Ramón Gómez de la Serna idazlea 1963an hil zen ,75 urte zituela. Zer mendetan jaio zen?



Bi bideo zintaren iraupena batzean, 7 200 segundo lortu ditugu. Zinta batek besteak baino 120 segundo gehiago irauten badu, zenbat da bien iraupena minututan?



Film batek 1 h 50 min eta 45 s-ko iraupena du. Filmaren 4 800 s eman badira, zenbat
denbora falta da pelikula amaitzeko?




Tren batek lau ordu eta berrogeita hemeretzi minutu behar ditu Zaragozatik Valentziara joateko. Zaragozatik urtarrilaren 30eko 23:15ean irteten bada, zer egunetan eta zer ordutan iritsiko da Valentziara?



Espainian ordubete gutxiago da Grezian baino. Hegazkin bat 17:15ean irten da Atenasetik Madrilerantz. Hegaldiaren iraupena 4 h eta 35 min-koa bada, zer ordutan iritsiko da Espainiara?