boloslapiz.jpg



ASMAKIZUNAK
1
Lau katuk lau sagu ehizatzen dituzte lau minututan. Zenbat denbora beharko dute ehun katuk ehun sagu harrapatzeko?
2
Hiru katuk hiru arratoi harrapatzen dituzte hiru minututan. Zenbat katu beharko dira ehun arratoi ehun minututan harrapatzeko?
3
Xakel bat 30metrotako sakonerako ur putzu batetara erori da. Horman gorantz 3m-tako jauzia egin dezake, baina labaina dagoenez, 2m behera irristatzen da jauzi bakoitzaren ondoren. Zenbat jauzi beharko ditu putzuaren ertzeraino iristeko?
4
Armiarma batek egunero, aurreko egunean jositako amaraunaren azalera bikoiztu egiten du. Gela bateko azalera osoa estaltzeko 30 egun behar baditu armiarma horrek, zenbat denbora beharko dute bi armiarmek?
5
Joxe Marik gaitz arraro bat du, egunero bi motatako pirulak hartzera behartzen duena: "A" motakoa eta "B" motakoa. Pirula hauek erabat berdinak dira pisuan, kolorean, zaporean.. eta ezin dira bereiztu, baina beharrezkoa da egunero bakoitzetik bana hartzea.
Egun batean, konturatu gabe Joxe Marik "A" motako bi pirula eta "B" motako pirula bat hartu eta hirurak eskuan nahasian ditu, bereiztu ezin dituelarik. Egunero bana behar du, baina ez ditu bota nahi, oso garestiak baitira. Zer egin beharko du egun horretako pirulak hartzeko, batere galdu gabe?
6
Aspaldian elkar ikusi gabeko txikitako bi lagun topatu dira, Aratz eta Goiatz. Berriketan gustura aritu ondoren, Aratzek seme-alaben bila joan behar duela esan dio Goiatzi.
Baina, zenbat ume eta zein adinetakoak dituk?- galdetu dio honek.
3 seme-alaba dizkiat eta adinak jakiteko berriz, heuk atera kontuak: adinen biderkadura 36 da eta adinen batura etxe honen zenbakia bera da.
Baina horrela ezin diat asmatu, daturen bat falta zaidak!
Arrazoia, zaharrena karate egitera joaten duk
Asmatu seme-alaben adinak
7
Piztu ondoren ordubete irauten duten bi metxa ditugu. Nola neurtu genezake 45minutako denbora bi metxa horiek soilik erabilita?
8
Artzain batek 10 kaxa gazta saldu ditu azokan. Kaxa bakoitzean 10 gazta daude kilo banakoak, batean ezik, 900gr-takoak baitira hamar gaztak. Nola jakin dezakegu zein den gazta arinenen kaxa, pisua behin bakarrik erabiliz?
9
Aurreko batean hiru lagun afaltzera joan ginen. Afaria 30 txanponetan atera zitzaigun, beraz, bakoitzak 10 jarri genituen. Baina ustekabean, jabea ezaguna zela eta prezioa merkatu zigun, 25 txanpon kobratu zizkigularik. Orduan zerbitzariak, 5 txanpon hiruron artean zatitu ezinik, zer erabakiko eta guri bana itzuli eta bera soberan zeuden biekin gelditu zen. Laburtuz, bakoitzak 9 txanpon sartu genituen, guztira 27, zerbitzariak 2 hartu zituen, batura 29. Non gelditu zitzaigun ba 30 osatzeko falta zena?
10
Hartz batek 10 km egin ditu hegoalderantz, 10 km ekirantz eta 10 km iparralderantz, hasierako lekura itzuliaz. Zein koloretakoa de hartza?
11
Artzain batek azeri bat, ahuntz bat eta aza bat ibai ertz batetik bestera pasa behar ditu. Horretarako txalupa txiki bat du baina bertan bera eta hiru gauzetatik bakarra sartzen dira aldi bakoitzean. Azeria eta ahuntza bakarrik ezin ditu utzi, noski, eta ahuntza azarekin ere ez. Nola jokatu beharko du artzainak?
12
Sorgindutako etxetik irten ahal izateko, bi ateren artean bat aukeratu behar duzu. Batek irteerara eramango zaitu, baina besteak betiko harrapatuko zaituen laberinto batetara. Zaintzaile bana dago ate aurre bakoitzean: batak beti egia esaten du, besteak berriz, beti gezurra. Atea aukeratu ahal izateko galdera bakarra egin diezaiokezu zaintzaileetako bati. Zer galdetuko zenioke?
13
Trenbide berean baina 100 km-tako tartearekin bi tren ditugu. Bata bestearengana mugitzen hasi dira 50 km/h abiadurarekin. Une horretan bertan, " super-euli" bat trenetako batetik irten eta 100 km/h abiaduraz besterantz abiatu da. Iritsi orduko itzuli eta lehenengorantz abiatu da eta horrela, batetik bestera behin eta berriro bi trenak elkarrekin topo egin arte. Zein distantzia egin du " super-euliak" ?
14
Esan gizonezko baten izena, Carlos izenaren letra bat bera ere ez duena
15
Gau iluna da eta ibaiaren alde batetan lau pertsona daude bestaldera igarotzeko asmoz. Zubia dago, baina bi pertsonen pisua jasan dezake soilik. Gainera, argi bakarra dute, beraz, bi horietako makalenaren pausura joan beharra izateaz gain, bat itzuli egin beharko da besteei argia eramateko. Haizpeak minutu bat behar du zubia pasatzeko, Zigorrek 2 minutu, Izar makalagoa da eta 5 minutu behar ditu eta Abel, motxila handiarekin doanak, 10 minutu.
Zein ordenetan gurutzatu beharko dute ibaia, ahalik eta azkarren joateko?
16
Kutxa baten barruan 10 zapi gorri eta 10 zapi urdin ditugu. Zapi guztiak berdinak dira kolorean ezik. Begiak itxita, kutxatik kolore bereko bi zapi atera behar dira. Zenbat ateraldirekin ziurtatu dezakegu kolore bereko bi edukiko ditugula?
17
Hainbat tokitara Curriculumak bidali eta gero, denbora batera, bi lan eskaintza izan ditut, biak berdintsuak baina soldata desberdinekin.
A) Lehen urtean 4000 € eta ondorengo urte bakoitzean 800€-tako igoera
B) 2000 € lehen seihilabetean eta 200 €-tako igoera hurrengo seihilabetero
Zein da eskaintzarik onena?
18
Nire ahizpa txikiak matematikako liburua hartu zidan jolasteko eta 10, 11, 35, 36, 60, 61, 97 eta 98. orrialdeak kendu dizkio. Zenbat orri puskatu dizkit guztira?
19
Bi hondarrezko ordulari ditugu. Batek 4 minutu irauten du eta besteak 7 minutu. 9 minutu neurtu nahi baditugu, zer egin beharko dugu?
20
Zenbat ogi zati moztu ditzakegu ogi oso batetik?
21
Gure aitona aita baina 10 urte zaharragoa da. Nola liteke?
22
Sei edalontzi dauzkagu, 3 hutsak eta 3 beteta. Bakarra mugituz, nola lortuko zenuke hiru huts ezkerrean geratzea eta hiru bete eskunean?
22.jpg
23
Hiru lagun taberna batetik irten dira. Bi lagunek freskagarri bat, bi kafe eta bi ur botila edan dituzte. Baina kafea edan ez duenak, ez du urik hartu eta freskagarria hartu duenak berriz, ez du kaferik nahi izan. Zer edan du lagun horietako bakoitzak?
24
Tratu ona iruditzen al zaizu lanean hasi eta lehenengo egunean 1€ kobratzea, bigarrenean bikoitza. beti aurreko eguneko irabazia bikoiztuz joatea? Zenbat irabaziko zenuke 30. egunean?
25
Maritxu Zuberoara joan zen herenegunaren hurrengo egunean eta, etzi bezperan itzuliko da. Zenbat denbora egingo du etxetik kanpo?
26
Gure etxeko xigorgailuak 30 segundotan 2 ogi zati xigortzen ditu alde bakarretik. Ogiei buelta eman eta beste 30 segundotan bestaldetik xigortzen ditu bi zatiak. Beraz, bi zati oso xigortzeko minutu bat behar du. Zenbat denbora beharko du gutxienez 3 zati xigortzeko?
27
Etxe-azpiko dendan oliba lata eskaintza jarri zuten. Lehen bezeroari zeuzkaten laten erdia gehi bat saldu zioten. Dendara sartutako bigarren pertsonari, gelditzen zitzaizkienetatik erdia gehi bat saldu zioten. 3.bezeroari gelditzen zirenetatik erdia gehi bat eta gauza bera laugarrenari ere. Une horretan oliba lata guztiak agortu zitzaizkien. Zenbat zituzten saltzen hasi aurretik?
28
Arrano bat hegaz doala uso talde batekin topatu da. Zenbat uso zarete? - galdetu die. Garen kopuruari, kopuru bera gehi erdia, gehi erdiaren erdia batuz gero, zurekin 100 izango ginateke. Zenbat uso daude taldean, beraz?
29
Mutil batek dio: anai adina arreba dauzkat, baina nire arrebek anai kopuruaren erdia adina ahizpa dituzte. Zenbat dira?
30
Bi amek beren alabei gailetak eman dizkiete meriendatzako. Batek 15 gaileta eman dizkio alabari, eta besteak 10. Bi alabek gaileta denak bildu eta guztira 15 zenbatu dituzte. Nola daiteke hori?
31
Txakur bat 15 metrotako luzera duen soka batez lotuta dago. Kanpotar bat bere zelaira sartu eta 50 m-tara egon arren hortzika egin dio. Nola iritsi da?
32
Martintxo lanpetuta dabil frutak balantzan pisatzen. Pisaldi batzuen ondoren, 3 mandarinek eta meloi batek, platano dozena batek adina pisatzen dutela egiaztatu du. Gainera, meloiak mandarina bat eta zortzi platanok adina pisatzen du. Zenbat pisatuko ote du meloiak, platano bakoitzak 200gr pisatzen badu?
33
6 pertsonek ura edan dute. Guztira 21 baso ur edan badituzte eta denek baso kopuru desberdina, zenbat ur edan du bakoitzak?
34
Taberna bateko zerbitzariari apustu hau egin diote: ezetz 17 bokata 4 ilaratan jarri, ilara bakoitzean 5 bokata daudelarik. Asmatzen ez badu, bokatak bezeroentzat
35
Orain dela 5 urte, Ugutzek bere lagun Marenen adinaren laukoitza zuen eta 5 urte barru, Marenen adinaren bikoitza izango du. Egun, zenbat urte ditu bakoitzak?
36
Hurrengo hiru baieztapenetatik bakarra bada egiazkoa, zenbat diru dauka Jasonek?
• Xaturrek dio: Uxuek, patrikan, 10 € edo gehiago ditu
• Inaxik dio: Uxuek, patrikan, 10 € baino gutxiago ditu
• Perminek dio: Uxuek, patrikan, badu dirurik
37
Gure aitonaren ordulari zaharrak 30 segundo behar ditu arratsaldeko seietan ordua emateko; zenbat denbora beharko du gaueko hamabiak jotzeko?
38
Bi txanponekin 30 zentimo ditut. Txanponetako bat ez bada 10 zentimotakoa, zenbatekoak dira dauzkadan txanponak?
39
9 eta 4 litrotako bi ontzi baditugu, nola moldatuko gara, beste ezer gabe, ontzi handienean 6 l justu lortzeko?
40
Eguerditik pasa den denbora gauerdiraino falta denaren herena bada, zer ordu da?